Poloetan,
pixka bat zapaldutako esfera baten itxurakoa da lurra. Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harriz eta metalez
osatuta dago gure planeta.
LURRAREN MUGIMENDUAK
Lurrak bi mugimendu ditu: ERROTAZIOA eta TRANSLAZIOA
ERROTAZIOA: Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil.
- 24 ordu behar ditu bira osoa emateko.
- Horregatik bereizten dira eguna eta gaua.
TRANSLAZIOA: Eguzkiaren inguruan biraka doa.
- Urte bat behar du Eguzkiari buelta oso bat emateko.
- Horregatik bereizten dira urtaroak.
- URTAROAK (zientzia museoaren materiala)
ILARGIA, GURE SATELITEA
Ilargia Lurraren satelitea da. Ilargiak ez du berezko
argirik baina Eguzkitik jasotzen duen
argiak islatzen duenez disdiratsua ikusten dugu. Bertan ez dago bizitzarik urik
eta atmosferarik ez dagoelako. Jarraian den Txanela animazioan ilargiaren mugimenduak, faseak eta eklipseak azaltzen dira.
ILARGIAREN MUGIMENDUAK Ilargiak bi mugimendu egiten ditu: - Errotazioa, bere baitan eta - Translazioa, Lurraren inguruan.
Eguzkia, lurra eta ilargia |
Ilargi eklipsea |
Eguzki eklipsea |