UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK

Quasar

Astronomoek diotenez, badira unibertsoan objetu edo fenomeno bitxi batzuk: QUASARRAK ETA ZULO-BELTZAK.
  • QUASARRAK zulo beltz handiek dituzten galaxien erdiko guneak dira, pisu handikoak eta oso argitsuak. 
  • ZULO BELTZAK ez dira ikusten eta inguruko guztia irentsi egiten dute, baita argia ere.
Dentsitate handi-handiko materia-kontzentrazioak dira zulo beltzak. Grabitazio-eremu handia dutenez, argiak ere ezin dio ihes egin eremu horri, oso azkar ibili arren. Ia ikertutako galaxia guztiek dute zulo beltz bat erdigunean. Eguzkia baino askoz masa kontzentratuagoa duten izarrak desegitean, masa txikiagoko zulo beltzak sortzen dira. Zulo beltz batean zenbat eta gorputz gehiago erori, orduan eta masa handiagoa izango du, eta hortaz, grabitazio-erakarpena ere handitu egingo zaio.

          

  -