EGUZKI SISTEMA

  EGUZKIA, GURE IZARRA  

Eguzkia da gure sistemaren erdigunea, gure sistemaren izarra; ematen digun bero eta argiari esker bizi gara bizidunak Lurra planetan. 
Eguzkia gas bero bero duen bola birakari bat da, izar guztiak bezalaxe, hidrogenoz eta helioz osaturik.
Eguzkiaren tamaina Lurra planeta baino 1.400.000 aldiz handiagoa da.
Eguzkiaren izpiek 8 minutu behar dituzte Lurrara iristeko.
Eguzkiaren barne egituran 3 geruza daude: Fotosfera, konbentzio aldea eta erreakzio aldea.
Eguzkiaren diametroa 1.400.000 Km-takoa da eta nukleoak 14.000.000ºC temperatura du. Eguzkiaren lekurik hotzena fotosfera da, normalean 5.500 gradu ditu.
Batzuetan Eguzkian leherketa mota batzuk izaten dira; horren ondorioz beltz gune batzuk ateratzen zaizkio. 



  EGUZKIAREN AKTIBITATEA  
Eguzkia hidrogeno (h) eta helioz (he)osaturik dagoela esaten dugu. Eguzkian (izarretan) etengabeko fusioi erreazkio nuklerrak ematen dira. Hidrogeno atomoak elkartzen dira helioa sortuz eta energia askatzen. 
    

  EGUZKI SISTEMA  

Gure Eguzkiaren inguruan sortutako planeta eta beste gorpuz espazialen sistema da. 

Sistema horren osagai nagusia eta sistemaren erdigunea da Eguzkia.

Eguzkia da sistemaren izarra. Bere inguruan biraka zortzi planeta dabiltza, ilargiak,  asteroideak, kometak, gas eta hautsa ere.  
 
Planetak izar baten inguruan orbitan dauden objektu handiak dira. Gure sisteman bi taldetan sailkatzen dira: 
  • Barneko planetak, txikiak, trinkoak, harrizkoak eta metalezkoak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte.
  • Kanpoko planetak, handiak, arinak eta gasezkoak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.           Eguzki sistema                                                                        
  • GRABITAZIO ETA GRABITEAREN INDARRA

    Grabitazio eta grabitate indarrak ezberdinak dira. 

    Grabitazioa gorputzek euren artean duten erakarpen eragina da. Grabitatea, aldiz, grabitazioak masadun gorputzetan eragindako erakarpen indarra da. Eguzkia eguzki sistemako gorputz handiena da eta, berez, grabitate indarrik handiena du; ondorioz sistemako astro guztiak orbitan ibiltzen dira bere inguruan.             Espazioko gorputz guztiek grabitate indarra eragiten dute elkar. Horri esker unibertsoa eta eguzki sistema orekan dago

    Isaak Newton britaniarrak aurkitu zuen grabitate indarra, eta hark eman zuen grabitazio-indarra zehatzen duen grabitazio unibertsalaren legea ere. Aurrerago, Einsteinek osatu zuen lege hori.